ARRIETA, YOLANDA
YOLANDA ARRIETA MALAXETXEBARRIA Lea Artibaiko Etxebarrian jaio zen 1963an, eta Usurbilen bizi da orain. Ipuinetik bizi da, aspaldiko lemari fidel: jana gorputzerako, lagunak bihotzerako eta kontuak arimarako. Bakarkako lana sormen eta formazio-tailerrekin uztartzen du, ahoz nahiz idatziz, baina bizitza erdi baino gehiago darama liburuak egiten batik bat, Haur eta Gazte Literaturan. 0-100 urtera arteko literatura maite du. Liburuak egitea gutunak idaztea da beretzat, Nitik Gura. Zahartzaroaren umezarora heldu dela-eta, Etxe bat aldarrikatzen du bere azken aurreko lanean ametsak ontzen jarraitzeko Etxe bat norberarena. 1997 Irun Saria jaso zuen Jostorratza eta haria izeneko honekin, berriz, berretsi baino ez du egiten orduan esandako hura: hitzak josiz noa osatzen nire etxea.