Epalza, Aingeru
AINGERU EPALTZA RUIZ DE ALDA (Iruñea, 1960). Kazetari ikasketak egin zituen, eta hainbat komunikabideetan lana egina. Gaur egun, berriz, itzultzaile lan egiten du Nafarroako Gobernuan. Sasiak ere begiak baditik (1986) eleberriarekin ekin zion kontagintzako bere ibilbideari. Gero etorri ziren Garretatik erauzitakoak (1989), ipuin-bilduma, Ur uherrak (1991), Tigre ehizan (1996) eta Rock´n´roll (2000) eleberriak. Haur eta gazteentzat ere oparo idatzi du; bereak dira, besteak beste, Lur zabaletan (1994), Sorginkerien liburua (1998), Baloika (2000) eta Urtegijauna (2002).