Gagnon, Alain-G.

Alain-G. Gagnon Kanadako Quebeceko eta Kanadako Ikasketen Ikerketa Katedraren (CRÉQC) titularra eta Quebeceko Aniztasunari buruzko Diziplinarteko Ikerketa Zentroaren (CRIDAQ) zuzendaria da. Quebeceko Unibertsitateko Zientzia Politikoko Departamentuan irakasten du. Horrez gain, Nazio Anitzeko Enpresen Ikerketa Taldearen (GRSP) zuzendaria eta kide sortzailea da. 2007an Josep Maria Vilaseca i Marcet saria jaso zuen, Kataluniako gobernuaren Institut dEstudis Autonòmics delakoak emana, bai eta Marcel-Vincent saria ere, Association francophone pour le Savoir (ACFAS) elkarteak emana. 2008ko Zientzia Politikoko Quebeceko Elkartearen bikaintasun saria ere eman diote.Federalismoa, nazionalismoa, herritartasuna, identitate nazionala, nazioanitzeko gizarteak eta aniztasuna dira Alain- G. Gagnonen ikerketen gai nagusiak, eta liburu ugari argitaratu ditu haien inguruan ALBERDANIAn Ziurgabetasunen aroa argitaratu zuen 2012an.


Libros del autor

Ordenar y filtrar

Opciones

Ordenar por:

Filtros Quitar

Disponibilidad:

Sección:

Editorial / Marca: