MUTUBERRIA LARRAYOZ, MAITE
Maite Mutuberria 1985ean jaio zen Eltzaburun (Nafarroa). Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu ondoren, Ilustrazioa ikasi zuen Madrilen. Harrezkero, hezkuntza-proiektuak eta haur eta helduentzako liburuak ilustratzen ditu eta hainbat sari jaso ditu. Besteak beste, Rikardo Arregi 2017, Lazarillo 2014, Peru Abarka 2014 eta Etxepare 2013. Bere azkeneko lanen artean, nabarmentzekoak dira Xomorropoemak eta Piztipoemak poesia liburuak eta Kixotenean kronika liburua. Lohia bere lehen album-liburua da.