BERANDU BAINO LEHEN

erretratuak XXI, mendeari

Autor: Azkarraga Etxegibel, Joseba

Sección: C. SOCIALES - Sociología

BERANDU BAINO LEHEN

BERANDU BAINO LEHEN

17,00€ IVA INCLUIDO

Editorial:
ALBERDANIA
Publicación:
01/06/2009
Colección:
SAIAKERA
Ver ficha completa

NO DISPONIBLE

Sinopsis

Azkarragak XXI. mende hasierako bizitzari erretratuak atera dizkio liburu honetan. Gizartean gertatzen ari diren aldaketei usnan ari zaigu. Ikuspegi zabala eskaintzen digu, hainbat baitira begipean hartu dituen gizarte arloak: krisi ekologikoa; depresioa eta bere kausa sozialak; euskal subiranismoa; gay kultura; Mendebaldearen garapen eredua; ego indibidualaren inflazioa; euskal gatazka; maitasuna eta gaurko harreman afektiboak; gorputzari diogun lilura; emakumeen mendekotasuna; pobrezia; korporazio …

Azkarragak XXI. mende hasierako bizitzari erretratuak atera dizkio liburu honetan. Gizartean gertatzen ari diren aldaketei usnan ari zaigu. Ikuspegi zabala eskaintzen digu, hainbat baitira begipean hartu dituen gizarte arloak: krisi ekologikoa; depresioa eta bere kausa sozialak; euskal subiranismoa; gay kultura; Mendebaldearen garapen eredua; ego indibidualaren inflazioa; euskal gatazka; maitasuna eta gaurko harreman afektiboak; gorputzari diogun lilura; emakumeen mendekotasuna; pobrezia; korporazio globalak; espainiartasuna; familia eta umeen hazkuntza; identitate kontsumistak; krisi energetikoa; edo patologia psikiko berriak. Zooma orain zabalduz orain estutuz, gizarte-analisiaren zorroztasuna eguneroko bizitzarekin txirikordatu du, anekdota eta pasadizo esanguratsuekin, kolorez zipriztinduz erretratu bakoitza. Jon Sarasuak hitzaurrean dioen legez, “psikologiaren bariazioekin jotzen du doinu soziologikoa”. Gehienetan tonu kritikoa darabil, eta pistak eskaini nahi ditu bizi gaituen mundua ulertzeko, astintzeko, baita eraldatzeko ere.
Leer más

Más libros de Azkarraga Etxegibel, Joseba

Más información del libro

BERANDU BAINO LEHEN

Editorial:
ALBERDANIA
Fecha Publicación:
Formato:
Normal tapa blanda (libros)
ISBN:
978-84-9868-062-1
EAN:
9788498680621
Nº páginas:
145
Colección:
SAIAKERA
Lengua:
EUSKARA
Alto:
210 mm
Ancho:
150 mm
Sección:
C. SOCIALES
Sub-Sección:
Sociología
 (Abadiño, 1972). Soziologian doktorea da. Egungo gizarte aldaketei buruzko eskolak ematen ditu Mondragon Unibertsitateak Eskoriatzan duen Humanitate eta Zientzien fakultatean (HUHEZI). Giza Zientzien departamentuko arduraduna da bertan. UEUko kidea ere bada. Ikerkuntzan dihardu M.U.ren baitan kokatzen den LANKI Ikertegian (www.lanki.coop). Bertan, gizarte autoeratuagoa dute oinarrizko intuizio, motibazio eta ipar. Juan Zelaia saiakera saria irabazi zuen, 2004an: Diruak behar luke bihotzik (2005). 2005ean, Mikel Zarate saiakera saria eskuratu zuen: Mendebaldearen mintzo mindua. Begiratu kritikoa gizarte eta kultura modernoari (2006). 2006an, Eusko Jaurlaritzaren ‘Euskal Gizartearen Egoera’ ikerketa saria irabazi zuen: Nor bere patroi. Arrasateko kooperatibistak aro globalaren aurrean (2007). Pentsamendu soziologikoaz ere idatzi du: Modernitate kapitalistari kritika: Weber, Frankfurteko Eskola, Habermas (UEU, 2006). Hainbat herri mugimendutan ibilitakoa da. Euskaldunon Egunkarian hasi zen iritzi artikuluak idazten, eta egun Berrian eta Argian idazten du lantzean behin.  

Otros libros en C. SOCIALES

También te pueden interesar