Neguko oparia

Autor: Pasamar, Concha

Sección: INFANTIL Y JUVENIL - Libros ilustrados

Neguko oparia

Neguko oparia

18,00€ IVA INCLUIDO

Editorial:
-
Publicación:
01/11/2024
Colección:
Crizal
Ver ficha completa

NO DISPONIBLE

Sinopsis

Ohiko eskola-egun hotz batean, protagonista txikiak elurra egiten ikusi nahi du berriz. Etxera bidean, egun horretan bertan, edo agian hurrengoan, elurra etorriko dela sumatzen du umeak. Ez al dugu haur zein heldu guztiok nahi zuriz jantzi daitezen landa eta mendiak, kaleak, teilatuak? Gauean, bihozkada hori duela bilduko da izara artean. Biharamunean, dena da jolas: ohetik jauzi eta etxekoak esnatzera joatea, …

Ohiko eskola-egun hotz batean, protagonista txikiak elurra egiten ikusi nahi du berriz. Etxera bidean, egun horretan bertan, edo agian hurrengoan, elurra etorriko dela sumatzen du umeak. Ez al dugu haur zein heldu guztiok nahi zuriz jantzi daitezen landa eta mendiak, kaleak, teilatuak? Gauean, bihozkada hori duela bilduko da izara artean. Biharamunean, dena da jolas: ohetik jauzi eta etxekoak esnatzera joatea, kalera atera eta oro estaltzen duen mantu zuriaren dirdaiarekin liluratzea. Udazken denboran albumean bezala, orrialde bikoitz bakoitzean urtaroan barneratzen den ibilbide leun bat marrazten zaigu protagonista txikiaren eskutik. Haren begien bitartez, neguak ekartzen dituen sentipenak dastatzen ditugu. Concha Pasamarrek, berriz ere, ilustrazio samur eta eder batzuk oparitzen dizkigu, eta lirikotasunez jositako testu batekin hunkintzen gaitu, egunerokoaren edertasun xumea nabarmenaraziz.
Leer más

Más libros de Pasamar, Concha

Todos los libros de Pasamar, Concha

Más información del libro

Neguko oparia

Editorial:
-
Fecha Publicación:
Formato:
Normal tapa dura (libros)
ISBN:
978-84-129147-4-0
EAN:
9788412914740
Nº páginas:
36
Colección:
Crizal
Lengua:
ESPAÑOL
Alto:
21 mm
Ancho:
28 mm
Sección:
INFANTIL Y JUVENIL
Sub-Sección:
Libros ilustrados
Concha Pasamarrek ilustratzaile- eta idazle-ibilbide sendoa egin du azken urteotan haur eta gazte literaturaren arloan. Nazioarteko zenbait sari jaso ditu bere lanagatik, hala nola Miamiko Cuatrogatos Fundazioak ematen dituenak, bai egile integral gisa eta bai ilustratzaile gisa. Teknika piktoriko bat baino gehiago landu dituen arren, ikatz-ziriak ekarri dio osperik handiena. Haren marrazkiak penintsula osoan erakutsi dira, eta gaur egun erreferentziazko egilea da ilustrazio nazionalean. Sariak eta aintzatespenak. Cuatrogatos Fundazioaren 2019ko saria. Amak txirikordak zeramatzanean. Cuatrogatos Fundazioaren 2021eko saria. Udazken denbora. Cuatrogatos Fundazioaren 2022ko saria. Romances de la Rata Sabia. 2022an argitaratutako liburu onenaren lehen saria haur eta gazte kategorian, Kultura Ministerioak emana. Haur eta Gazteentzako Liburu Erakusketaren V. Sariko finalista (2022). Romances de la Rata Sabia. Todos tus Libros sariko finalista. Hora de soñar Haren obra Espainiako HGLko aldizkari garrantzitsuetan nabarmendu da, hala nola Lazarillon edo Peonzan, baita nazioartekoetan ere, Courbett Magazinen, esaterako.

Otros libros en INFANTIL Y JUVENIL

También te pueden interesar