DON IBAIKO IPUINAK

Autor: Sholojov, Mijail Aleksandrovich

Sección: NARRATIVA - Novela General

DON IBAIKO IPUINAK

DON IBAIKO IPUINAK

11,00€ IVA INCLUIDO

Editorial:
-
Publicación:
01/10/2007
Colección:
Literatura unibertsala
Ver ficha completa

NO DISPONIBLE

Sinopsis

Liburu honetan 1917ko Iraultzaren ondorengo gerra zibilaren garaiko gertaera latzak eta familia gatazkak islatzen ditu Sholokhovek. Apaingarririk gabe ematen digu soldadu gorrien eta talde matxinoen arteko borroken berri, Don ibaiaren ertzetako kosakoen eguneroko gazi-gozoak antze handiz marraztuz. Hasiera-hasieratik murgiltzen gaitu giro horretan, bere begiekin ikusi zuena, bere belarriekin entzun zuena, bere sudurrarekin usnatu zuena helarazten digula. Hona zer dioen bere …

Liburu honetan 1917ko Iraultzaren ondorengo gerra zibilaren garaiko gertaera latzak eta familia gatazkak islatzen ditu Sholokhovek. Apaingarririk gabe ematen digu soldadu gorrien eta talde matxinoen arteko borroken berri, Don ibaiaren ertzetako kosakoen eguneroko gazi-gozoak antze handiz marraztuz. Hasiera-hasieratik murgiltzen gaitu giro horretan, bere begiekin ikusi zuena, bere belarriekin entzun zuena, bere sudurrarekin usnatu zuena helarazten digula. Hona zer dioen bere autobiografian Mikhail Sholokhov Literatura Nobel saridunak: “Gerra zibilean Don ibaiaren aldean egon nintzen. Hara-hona ibili nintzen 1920. urteaz geroztik Doneko lurraldeetan lanean. Denbora luzez izan nintzen hornigai-biltzaile. Don ibaian nagusi ziren matxino-taldeak jazarri nituen 1922ra arte, eta talde horiexek jazartzen gintuzten gu… 1923tik aurrera hasi nintzen idazten. Ez dut materiala biltzeko beharrik izan, eskura neukalako”.
Leer más

Más información del libro

DON IBAIKO IPUINAK

Editorial:
-
Fecha Publicación:
Formato:
Normal tapa blanda (libros)
ISBN:
978-84-96643-87-1
EAN:
9788496643871
Nº páginas:
174
Colección:
Literatura unibertsala
Lengua:
EUSKARA
Alto:
200 mm
Ancho:
130 mm
Sección:
NARRATIVA
Sub-Sección:
Novela General
(1905-1984). Rostov eskualdean jaio zen, Don ibaiaren ertzetan. Nekazari txiroen semea. Bere laneginetan jaioterriarenganako maitasuna eta Sobietar Boterearekiko atxikimendu itsua uztartu zituen. Iraultzaren ondorengo gerra zibilean parte hartu zuen eta garai hartan girotutako narrazioak argitaratu zituen 1926an Don ibaiko ipuinak liburuan. Bere lanik garrantzitsuena, Don barea (1928-1940), lau liburukitan argitaratu zen eta bertan maisuki ematen digu XX. mendearen hasierako kosakoen bizimoduaren berri. Literatura Nobel saria eman zioten, 1965ean. Beste lan batzuk: Soro luberrituak (1932-1960), Aberriaren alde borrokatu ziren (1943-1960) eta Gizabanakoaren patua (1956-1957).

Otros libros en NARRATIVA

También te pueden interesar