Emognosia
Uranga Alvarez, Mitxelko
Azken urteotan, COVID-19aren pandemiaz geroztik bereziki, ugariak dira, eta oso erabiliak, zenbait hitz eta esapide berri edo berriztatu. Batzuk zuzenean ingelesez emanak dira, besteak, gehienak zeinek bere hizkuntzan moldatu ditu, euskaraz guk: fake news, egia-ostea, konspiranoia, negazionismoa, pandemia/plandemia, terraplanismoa, happycracia Liburu honetan hitz eta ideia hori...
Sinopsis
Azken urteotan, COVID-19aren pandemiaz geroztik bereziki, ugariak dira, eta oso erabiliak, zenbait hitz eta esapide berri edo berriztatu. Batzuk zuzenean ingelesez emanak dira, besteak, gehienak zeinek bere hizkuntzan moldatu ditu, euskaraz guk: fake news, egia-ostea, konspiranoia, negazionismoa, pandemia/plandemia, terraplanismoa, happycracia Liburu honetan hitz eta ideia horiek eta antzekoak azaltzen dira: nondik datozen, nola zabaldu diren, zeinek erabiltzen dituen eta, garrantzi handiko kontua, zertarako. Sakon aztertzen dira hemen auzi horiek guztiak, bibliografiak agerian uzten duenez baina, hala ere, eta aditu batek idatzia izanik ere, liburua ez da adituentzat bakarrik gustura irakurriko du gai hauetan interesa duen orok. Eta gogoan hartu behar da den-denoi eragiten digutela auzi hauek
Comentarios
Sé el primero en comentar este libroTambién te puede interesar