Profilak (Mugetan Barrena)
Mugetan Barrena
Iturbide, Amaia
«Profil» hitz polisemikoa albotik ikusitako gorputzaz edota pertsona zein pertsonaia baten ezaugarriez aritzeaz gain, arte, teknologia eta geometriari, gizarte zein hizkuntza gaiei lotuta dago. «Muga» hitzari dagokionez, poema liburu honetan denetariko mugak (mugarriak, mugaldeak, zerumugak, lerroak) eta mugako egoerak agertzen dira. Bestaldetik, muga kontzeptu filosofiko konpl...
Sinopsis
«Profil» hitz polisemikoa albotik ikusitako gorputzaz edota pertsona zein pertsonaia baten ezaugarriez aritzeaz gain, arte, teknologia eta geometriari, gizarte zein hizkuntza gaiei lotuta dago. «Muga» hitzari dagokionez, poema liburu honetan denetariko mugak (mugarriak, mugaldeak, zerumugak, lerroak) eta mugako egoerak agertzen dira. Bestaldetik, muga kontzeptu filosofiko konplexu horietariko bat dugu, artea ulertzeko ezinbestekoa. Ezpatatik tenplatutako altzairuzko ametsa ateratzen da emaro-emaro, gezitik, bizitzaren soldadu izan nahi duen giza irudia, maskaratik, zutargi gisara biderkatutako gazteluko zaindaria, ezkututik, trostan dabilen bihotza, aiztotik, ezpain erabakiorra. Eta eguneroko zurezko koilaratik, ahoari egokitutako metal zaporeko bakardadea.
Comentarios
Sé el primero en comentar este libroArtículos relacionados