Saltar al contenido principal

Libros de Novela a catalogar 1870 resultados

Sei Pertsonaia Autore Bila

Sei Pertsonaia Autore Bila

Pirandello, Luigi

Pirandellok “egiteko komedia” izendatu zuen bere lan nagusi hau. Antzerki konpainia bateko buruari sei pertsonaia azaltzen zaizkio beren arazoa aurkeztu nahiz: Autore batek asmatuak dira, baina ez ditu forma artistiko bezala erabat burutu. Izaki biziak eta autonomoak dira dagoeneko, osotasun eta autonomotasun maila desberdinetan; horrexegatik, hain zuzen, sufrikario...

11,55 €

Joan Zaretenean

Joan Zaretenean

Muñoz, Jokin

Organizazio armatu bateko kide bat, atentatu bortitz batean parte hartu eta gero, haurtzaroko adiskide baten etxera doa, gau baterako aterpe eske. Barrura egin, eta harekin batera iragan atzendua sartzen zaio adiskideari zirimola batean. Batere tremendismorik gabe, prosa sotil eta xumez jartzen gaitu Jokin Muñozek euskal gizartearen ispiluaren aurrean. Ispiluaren markoa gizarte...

13,00 €

Pausoa Noiz Luzatu

Pausoa Noiz Luzatu

Egaña, Andoni

EUSKADI ZABALKUNDE SARIA 1999 Nobela honetan gailurreraino darama Andoni Egañak guztiz berezkoa duen diztantziarako eta zehar-esanerako maisutasuna. Frai Kandidoren bizitza kontatzen du bertan. Bi argazkik mugatzen dute bizitza hori: 1930ekoa da bata, Jacako matxinadaren ondoren Francok epaitzen du; 1960koa da bestea, Zarauzko Lanbide Eskolako sortzaile gisa, Francok Eskolari ...

14,00 €

Jostorratza Eta Haria

Jostorratza Eta Haria

Arrieta, Yolanda

IRUN HIRIA SARIA 1997 «Zer gara? Berez gurekin datorrena ala bizitzan zehar egiten goazena? Bien nahastea, agian? Bi galdera horien inguruan mugitu nahi izan dut Jostorratza eta haria idazterakoan; alde batetik, jostorratzez eta hariez josten goazen historia-istorio multzoa garelako; baina, era berean, istorio-historia horien haziak jaiotzen garenean gurekin datozelako, bi b...

13,00 €

Herrenaren Arrastoan

Herrenaren Arrastoan

Igerabide, Juan Kruz

Denok hasten gara txiki-txikitatik nobela luze bat irakurtzen, eta hil arte ez da nobela hori amaitzen. Bizitza du izenburu. Nobela horretan fikziozko pertsonaiak nahiz benetakoak nahasten dira; arrastoa utzi, eta han-hemenka aldentzen dira bidegurutzeetan zehar, herrenka. Sotiltasunez josten ditu Igerabidek pentsamenduok, hitz handirik gabe. Baina zer pentsa uzten zaituzten ha...

9,70 €

Hamabi Galdera Pianoari

Hamabi Galdera Pianoari

Kruz Igerabide, Juan

Ama hil, eta pianoaren aurrean hamalau urteko neska batek egiten duen barne-bakarrizketan oinarritutako nobela hau heriotzari buruzko hausnarketa bat da, baina ez era intelektual batean emana, nerabeak, gauzak pentsatu baino, sentitu egiten baititu. ...

12,50 €

Satorrak Baino Lurperago

Satorrak Baino Lurperago

Alberdi, Pedro

60ko eta 70eko urteen kronika kulturala, politikoa eta sentimentala egin du Pedro Alberdik liburu honetan. Ezer baino lehen, esan behar da kronika bizia dela, atzera-aurrera handiak dituena eta modu zirkularrean antolatua, oroimen puskak buruan antolatzen diren gisara, hain zuzen. Abiapuntu eta bizkarrezur Hamaika pauso Ramon Saizarbitoriaren nobelako bi pertsonaia nagusiak di...

18,00 €

Egia Hezur

Egia Hezur

Igerabide, Juan Kruz

Egileak lehendik argitaratu dituen poesia eta aforismo liburuetan abiaturiko bidearen jarraipena da liburu hau. Bizitzaren aurrean galderak eta galderak egiten dira, eta probatzen den erantzun bakoitzak berekin itsatsirik du galdera eta galdera, ukitu ironiko batekin, batzuetan erruki budistatik ez urrun, besteetan umorearen bidelagun. ...

11,50 €

Hiruko

Hiruko

Borda, Itxaro

Narrazio hauek euskaldunen eta diogun euskaldunen etsaien gatazka denboraren arteka isilaren aterpetik bermatzen dira. Argi dago bi denbora finkoak gerlan daudela eta ematen du Hiruko hau osatzen duten hiru testuak lubaki abandonatu eta bakartitik idatziak direla: zartailuen eta garaipen deiadar harroen erditik, noizbait izatera heldu litekeen ahots umil eta biluzi. Gurutze Gor...

13,00 €

Goiko Kale

Goiko Kale

Lertxundi, Angel

Goiko Kale lehen aldiz argitaratu zenean, artean ezezaguna zen Anjel Lertxundi euskal letren esparruan. Inork ezin uka dezake, hogeita hamar urteko ibilbide oparo baten ondoren, bera dugula gaurko euskal narraziogintzan habe sendoenetako bat. Haren literatur ibilbidean mugarri garrantzitsua izan zen Goiko Kale. Harri-bitxi xumea da, eta oraindik ere xumetasunak ematen dion ordu...

12,50 €

Telefono Kaiolatua

Telefono Kaiolatua

Cano, Harkaitz

Bai telefonoek eta bai ispiluek desasosegua sortzen digute. Amesgaiztoetan sarri agertzen zaizkigu. Ezinegona sortzen digute, lo egiteko pastilak hartzera behartzen gaituzte. Sosegurik eza agertzen da kontakizun hauetan. Telefono-kabina baten bila aritu, eta, bat aurkitu orduko, telefono-haria moztuta dagoela ohartzen denaren sosegurik eza. Telefono-kabina zepo hilgarritzat, ze...

12,80 €

Mentura Dugun Artean

Mentura Dugun Artean

Lertxundi, Anjel

Idazlea irakurle amorratua da edo nekez izango da idazle. Bi lanbide horiek ditu hausnar-gai Lertxundik literatur saio honetan, idazle lana eta irakurle lana. Plazerrez eta minez egiten diren bi jardun horiei lanbide deitzea zilegi bada. Literaturaz egiten du orobat gogoeta autoreak, eta literaturaz gogoeta egitea bizitzaz ere gogoeta egitea denez, Paveseren haritik, bizitza la...

15,00 €

Baloika

Baloika

Epaltza, Aingeru

6,60 €

Filipinetan Bizi Den Idazlearen Kontuak

6,30 €

Lur Zabaletan

Lur Zabaletan

Ezpaltza, Aingeru

8,25 €

Lehenengo Aldiz

Lehenengo Aldiz

Mugertza, Juan Luis

5,90 €

Zigarrotxoa Ahoz Aho

Zigarrotxoa Ahoz Aho

Kazabon, Antton

9,00 €

Bederatzietatic Bederatietara

Bederatzietatic Bederatietara

Perutz, Leo

EUSKADI ITZULPEN SARIA 2004 Eleberri honetako protagonista -Stanislaus Demba ikaslea-, goiz batean behartua dago ilunabarra baino lehenago diru kopuru bat biltzera, berari muzin egin dion neskalaguna berreskuratzeko eta biek elkarrekin Veneziara egingo luketen bidaia batekin tentatzeko. Hala, delitu txiki bat egingo du, eta hortik aurrera eleberri poliziakoaren antz handia hart...

12,10 €

Gerrako Pilotu

Gerrako Pilotu

Frantziako iparraldeko Arras hiriaren gainetik hegan egiteak ezer ez du. Hegaldia gerra garaian gertatzen bada, tiroka hartzen bazaituzte, gerrak eragindako hondamendia, zortzi kilometro goratik bada ere, ikusten baduzu, zure ahalegina ezertarako ez dela ongi badakizu ere, etsimenak hartu eta une horretan ezertan pentsatu ezin baduzu ere, etsimen horrek berorrek gorabidea eraku...

11,55 €

Goragalea

Goragalea

Sartre, Jean Paul

 Goragalea, kontzientziaren eleberria izateaz gain, absurdoari eta abenturari buruzko ikerlan filosofiko serio baterako abiapuntua da, baina esperientzia pertsonalak eta autobiografikoak ere islatzen ditu. Bigarren Mundu Gerran bultzatu eta zabaldu zen existentzialismoaren gaineko tesiaren azalpenaren hasiera da, aurrerago, zehatz-mehatz Sartrek Izatea eta ezereza lanean garat...

13,20 €

Euskal Ipuinem Antologia Bat

Euskal Ipuinem Antologia Bat

Aldekoa, Iñaki

Ipuin antologia honen arduraduna Iñaki Aldekoa izan da. Berak aukeratu ditu euskal ipuingintza modernoaren barrutian alerik umoenak iruditu zaizkionak. Antologiagileak ez du ipuin biltze soil bat egin, liburua bere osotasunean pentsatu baizik. Euskal ipuingintzaren maisulanak. Zortzi ipuinlari eta hamalau ipuin biltzen dira liburuan, I. Aldekoaren hitzaurre jakingarri batekin. ...

12,60 €

Sorginkerien Liburua

Sorginkerien Liburua

Epaltza, Aingeru

6,60 €

Rasa Veeka Aritzen Zen Ardia

4,14 €

Aita-Semeak

Aita-Semeak

Arana, Aitor

18,00 €

La Dama y el Unicornio Cv06

5,00 €

Maitea

Maitea

Toni Morrison

Morrisonen literatur lanetan, arraza-, sexu- eta klase-arteko gatazkaren deskripzio errealistaz gain, fantasia eta elementu mitikoak ageri dira, oso errotuak beltzen folklorean. Maitea honetan ere, adibidez, protagonistak haur hil baten mendean daude, eta hark bultzatuta doaz ihesi bi anaia etxetik, ama eta arreba etxean bakar-bakarrik utzita. Prosa gogor eta lirikoa du. Blues,...

15,90 €

Aguafuertes Vascas

Aguafuertes Vascas

Roberto Arlt

En noviembre de 1935, Roberto Arlt, entonces prestigioso cronista del diario argentino El Mundo, tomó un tren desde Santander con destino a Bilbao. Su misión era continuar la serie costumbrista de relatos que, bajo el título de Aguafuertes, publicaba periódicamente. El Bilbao industrial, mezcla de opulencia y de necesidad; el nacimiento del acero en los Altos Hornos de Barakald...

16,00 €